Atzo goizean Plentziara joan ginen mikroplastikoen bilketa eta padel surfa itsasadarrean zehar egitera, GOAZENUP osasun eta ongizate kirol elkartearen eskutik. Asko gozatu genuen jarduera dinamikoa izan zen, eta, gainera, ez kutsatzeak duen garrantziari buruz hausnartzera eta kontzientziatzera garamatza. GOAZENUP-etik urteak daramatzate black point hori garbitzen, milioika mikroplastiko pilatzen dira bertan, baina, hala ere, ezinezkoa dirudi haiekin bukatzea. Mila esker talde zuen lanagatik, prestatu zenuten jarduera guztiagatik eta gure ingurua zaintzen jarraitzeagatik, berriz ikusiko gara.
Bazkaldu ondoren, Plentziako hondartza bisitatu eta bertan arratsaldea pasatu genuen.
Egunaren azken zatian, Portugaletera joan ginen, Puente Colgante-a zeharkatu genuen eta Elai Alairen 49. urteurrenaz gozatu genuen. Bertan, taldeak Boliviako eta Euskal Herriko emanaldiez gozatu zuen, gure kultura hurbilagotik ezagutuz.