Gaur Greziako gazte trukean jardunaldi oso aktibo eta sortzailea izan dugu. Talde handian joko eta dinamikekin hasi gara.
Elkarteko bi boluntariok tailerrak antolatu dituzte, eta bertan mural bat eta bitxigintza egin dugu, guztia material birziklatuekin.
Gero, herriko bi emakumek dinamizatutako tailerretan joskintza eta beste motatako bitxigintza egin dugu material birziklatuekin.
Eguna amaitzeko, futbol partidu bat eta beste hainbat boluntariok prestatutako jokoez gozatu dugu.
Proiektuak Ausartzen
Atzo goizean tailer artistiko bat egin genuen Ausartzen elkartean, Plentziako jardueran bildu genituen mikroplastiko batzuekin. Arratsaldean Bilbon ibili ginen...