Atzo goizean tailer artistiko bat egin genuen Ausartzen elkartean, Plentziako jardueran bildu genituen mikroplastiko batzuekin.
Arratsaldean Bilbon ibili ginen eta taldeak San Mames eta Guggenheim ezagutu zituen, itsasadarretik paseatu genuen, Arriaga antzokira iritsi ginen eta hiriko alde zaharraz gozatzeko aukera izan zuten.
Oso ondo pasatu genuen Bilbo erakusten eta azken arratsaldeaz gozatu ahal izan genuen denok batera.