Gaur Akarlanda parke naturalera joan gara taldearekin, bidean Erandioko leku gehiago ezagutzeko aukera izan dute. Akarlandan naturaz gozatu, piknik bat jan eta hainbat dinamika egin ditugu.
Gauean, gaubela bat prestatu dugu, non talde bakoitzak bi dantza prestatu behar zituen beste taldeari aurkezteko eta ondoren dantzatzen erakusteko. Eguna amaitzeko, taldekako jolasak antolatu ditugu.