Goizean, taldea itsasadarrera jaitsi zen piraguak egitera, eta bikoteka asko gozatu zuten. Gero, Astrabuduara itzuli ginen, “Hiru Gurutzeak” ibilaldia eginez, eta Erandio guztia goitik ikusi genuen.
Bazkaldu ondoren, “Hiri hezitzailea” dinamika egiten genuen, dinamikan, hiri hezitzailea nolakoa den eta zer baldintza bete behar dituen aztertzen dugu. Gainera, trukean parte hartu zutenek hainbat ideia eman zituzten, udalak gorrotozko diskurtsoen aurkako jarduerak egin zitzan Hiri hezitzailearen esparruan.
Arratsaldean, metroz joan ginen Bilbora, San Mames bisitatu eta Kale Nagusian zehar ibilaldia egin genuen.
Proiektuak Ausartzen
Atzo goizean tailer artistiko bat egin genuen Ausartzen elkartean, Plentziako jardueran bildu genituen mikroplastiko batzuekin. Arratsaldean Bilbon ibili ginen...