Atzo goizean txangoa egin genuen itsasontzi tradizional batean, ibilbidean zehar hainbat monumentu ikusi genituen eta haien historia ezagutu genuen.
Amaitutakoan, denok batera jan genuen, eta arratsaldean kulturartekotasunari buruzko tailer bat egin genuen elkartearen tailer batean. Sei taldetan banatu ginen, eta aurkitutako materialarekin iragarki bat sortu behar genuen kulturartekotasuna guretzat zer zen azaltzeko. Hainbat ordu ondoren, gure lanak aurkeztu genituen. Material birziklatu berarekin, talde bakoitzak oso gauza desberdinak sortu zituen, eta dinamika askoz aberasgarriagoa bihurtu zen. Azkenik, barbakoa bat afalduko genuen komunitatean.
Proiektuak Ausartzen
Atzo goizean tailer artistiko bat egin genuen Ausartzen elkartean, Plentziako jardueran bildu genituen mikroplastiko batzuekin. Arratsaldean Bilbon ibili ginen...