Trukearen bigarren egunean, parte-hartzaileek taldeka lan egin dute dinamikan zehar. Honako hauek izan dira helburuak: kultura, identitatea eta aniztasunaren kontzeptuei buruz hausnartzea, estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurruak sortzeko eta indartzeko prozesua aztertzea eta arrazakeriari buruz hausnartzea. Parte-hartzaileek eztabaidatu, ideia berriak partekatu, arazoak konpondu, alternatiba estrategiak erabaki eta herrialde bakoitzaren indargune eta ahulguneak identifikatu dituzte.
Arratsaldean, Ignacio Aldekoatik Akarlandarako ibilbidea egin dugu, naturaz eta eskaintzen dizkigun aukera guztiez gozatuz.