Goizean Sopelanara joan ginen, herrian zehar ibilaldi bat egin eta hondartzara joan ginen. Hainbat jolas egin genituen eta geroago bazkaldu genuen. Arratsaldean, Erandiora itzuli, eta “Askatasunen arteko talka” dinamika egin genuen. Dinamika horretan, bi komunitate desberdinetakoak zirela pentsatu behar zuten, bakoitzak askatasunari buruzko iritzi desberdina zuela, eta uharte berean bizi behar zutela.
Ondoren afaldu, eta azken gaua izanik, agur-festa egin genuen. Egun bikaina izan zen.
Proiektuak Ausartzen
Atzo goizean tailer artistiko bat egin genuen Ausartzen elkartean, Plentziako jardueran bildu genituen mikroplastiko batzuekin. Arratsaldean Bilbon ibili ginen...